XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denbora pasa ahala, amandreen esanak bete egin ziren: printzesa eder, jator eta dohainez beterik hazi zen eta herritar guztiek maite zuten.

Hamabost urte bete zituen egunean, batetik bestera zebilela dorre zahar bat ikusi zuen, eta bertan amonatxo bat goruaz iruten.

Gor-gorra zenez, ez zuen erregearen agindua aditu.

- Zertan ari zara, amona? - galdetu zion printzesak.

- Goruetan - erantzun amonak.

Gustatu egin zitzaion eta berak ere goruetan egiteko ardatza hartu zuen.

Hartu bezain laster, ordea, zizta! zulatu eta lo seko geratu zen.